Zelan burutu?


Lan akademikoak egiteko, hiru fase bereizten dira. Berez ez dira sekuentziak, prozesua zirkularra delako, hiru faseak behin eta berriz errepikatzen direlako  idazlearen beharren arabera.

PLANIFIKAZIOA

Hasi baino lehen,

1.- Baloratu behar duzu:

  • Lanaren ezaugarriak: luzera, gaia, noizko aurkeztu behar duzun…
  • Zer dakizun gaiaz
  • Bibliografia eskura duzun ala ez (gerta daiteke beharrezko duzun informazioa/liburuak/artikuluak eskura ez izatea edo zaila izatea lortzen)
  • Norentzat den eta non aurkeztu behar duzun, baita zer lortu nahi duzun ere.
  • Erabili beharreko erregistroa eta tonua

2.- Jaso ideia nagusiak eta balizko antolaketa. Bien bitartean, irakurri adituek  idatzitakoa gaiaren gainean, zure ezagutza hobetzeko eta handitzeko. Horretarako,

  • Bibliografia oinarrizkoa bilatu
  • Fitxa bibliografikoak egin eta jaso aipuak (testualak eta parafraseatutakoak), grafikoak, zehaztasun bibliografiko guztiak (autorea, argitaletxea, urtea, orrialdea….)
  • Hasieratik sintetizatu edota laburtu
  • Zehaztu eta mugatu gaia.
  • Hasi antolatzen eta egituraketa egokiena jorratzen
TESTUALIZATZEA
  • Behin eskema eginda eta  oinarrizko bibliografia irakurrita, hasi idazten. Ez da beharrezkoa lehen puntutik hastea.
  • Erabili testu prozesadoreak, lana errazten dutelako. Lagunduko dizute   informazioa bilatzen eta antolatzen («corta y pega»).
  • Ez kezkatu informazioak gainezka egiten badizu. Oro har, ohikoa da digresioak, gaiaren beste ikuspegi batzuk agertzea, hierarkia berriak… Komeni da, hasieran, guztia jasotzea; gero erabakiko duzu zer erabili eta zer ezabatu.
  • Baliatu azalpenaz eta argumentazioaz
  • Baloratu eta aztertu irakurleek gaiaz zer dakiten  (zure abiapuntua) eta zer  ekar dezakezun (zure lanaren helburua)
  • Zaindu informazioaren progresioa
  • Zaindu ideien eta idatzi osoaren koherentzia eta egokitasuna, baita  puntuazioa eta zuzentasuna ere
  • Idatzi modu ulergarrian, sahiestu estilo ponposoa
  • Erabili baliabide desberdinak

Gogoan izan huts ohikoenak:

  • Luzera ez zaintzea.
  • Marjinik gabeko lana, justifikatu gabekoa
  • Letra tamaina eta lerroartea ez zaintzea
  • Ortografía, puntuazio okerra
  • Aipuak gaizki baliatzea
  • Hizkera ponposoa
BERRIKUSTEA
  • Ez utzi bukaerarako berrikuspena.  Idatzi ahala, berrikusi. Gutxienez, bitan berrikusi beharko duzu lan osoa.
  • Urrundu testutik eta irakurlearen rola hartu, idazkia baloratzeko, : Ulergarria da? Zuzena da? Egokia da? Lagungarria suerta dakizuke beste ikaskide/ezagun batek idazkia irakurtzea. Aztertu eta baloratu bere proposamenak eta, gero, horien arabera beharrezkotzat jotzen dituzun aldaketak egin.
  • Bereziki berrikusi: informazioaren progresioa eta hierarkizazioa (ezagunetik ezezagunera); koherentzia (informazioa, itxura, estiloa…); lotura logikoa (konektore egokienak ); zuzentasuna (gramatika, hiztegia, puntuazioa…).
  • Gogoan izan,  ondorioetan,   agertu behar duzula lan osoan jasotako informaziotik eta ekarritako datu objektiboetatik  ondorioztatzen dena.   Ez egin balorazio subjektiborik.