Lan akademikoa. Zer da? Nola egituratu? Nola idatzi? Lan akademiko motak eta zenbait gomendio


Zer da?

Lan akademikoa testuinguru akademikoan idatzitako testua da.  Idazkiak hurrengo ezaugarriak ditu:

  • helburu informatiboa du, hau da, idazleak badaki irakurleak ezagutzen ez duen gai bat eta horren berri ematen du.
  • estilo  objektiboa, zehatza eta inpertsonala erabili behar da. Saihestu subjektibitatea, balorazioak eta juzguak.
  • idazkia burutzeko orduan, formaltasuna
  • edukiaren adierazgarritasuna
  • argumentazio logikoaz baliatu behar duzu
  • egitura logikoa eta ordenatua, erraz irakurtzeko eta ulertzeko modukoa
  • irakurleak konbentzitu behar dituzu  lan (ikerketa) serioa, egiazkoa eta baliozkoa dela. Ikertzaile fidagarria zarela erakutsi behar duzu.

Nola egituratu?

  • Azala

Bertan datu garrantzitsuenak jarri behar dituzu:

  1. Unibertsitatea
  2. Fakultatea
  3. Izenburua (argia eta erakargarria)
  4. Egilearen izena (helbide elektronikoa)
  5. Irakasgaia
  6. Irakaslearen izena (hautazkoa)
  7. Ikasturtea
  • Aurkibidea (komeni da bukaeran egitea)
  • Sarrera (komeni da bukaeran egitea)
  1. Gaiaren eta lanaren (atal eta azpiatalen) aurkezpena
  2. Lanaren helburuak eta erabilitako metodología
  • Lanaren garapena

Atalak eta azpiatalak

  • Ondorioak
  1. Lan osoaren laburpena
  2. Lortutako emaitzen laburpena. Ekarpena eginez gero, argumentatu behar da
  • Bibliografía

Erabilitako iturrien zerrendatzea

  • Eranskinak (hautazkoa)
  • Aurkibide analitikoa eta onomastikoa: teknizismoak (hautazkoa)

Nola idatzi?

  • Orrialdeak zenbatuta egon behar dira
  • Aurkibidean jasotzen da orrikatzea (zenbaki erromatarrez). Komeni da bukaeran egitea.
  • Sarreran, lanaren gorputzean (edukiaren garapenean) eta ondorioetan zenbait arau jarraitu behar dituzu:
    • Orrialdearen ertzak errespetatu
    • Alboetako lerrokatzea gorde (ezkerreko eta eskumakoa)
    • Lerroartea (1,5 )
    • Ahapaldien arteko espazioa zaindu
    • Letra mota: Times New Roman (12); Arial (11). Ez ahaztu irakurterreza izan behar dela. Idazki osoan berbera erabili behar duzu.
  • Iturriak erabili. Iturriek  gure ezagutzaren berri ematen dute. Horiek objektibotasuna, egiazkotasuna eta seriotasun zientifikoa ematen diote testuari. Bi modutan egin dezakezu:
    • Bibliografia. Erabili edota kontsultatu dituzun liburu eta errekurtso guztien berri emateko. Alfabetikoki eta kronologikoki antolatzen dira. Ez dago adostasunik idaztankerari dagokionez.
    • AipuakTestuan bertan. Bi motatakoak izan ahal dira: parafraseatutako aipuak eta hitzez hitzeko aipuak (testualak). Parafraseatutako aipuetan, autore baten ideiak idazleak  berregingo ditu bere hitzekin, eta testuan txertatu. Kontu handiz ibili behar da, autorearen planteamenduak eta ideiak errespetatzeko. Aipu testualetan  bi modutara jokatuko da.   1-2 lerrokoa denean,     testutik  bereiztu barik  eta kakotxen artean («) agertuko da . 3-4 lerrokoa bada, bereizita eta  letra eta lerroarte txikiagoan, lehen lerroko koska eginda. Edozein  delarik ere, aipuaren ondoan erreferentziak agertu behar dituzu: autorea-data(eredu anglosaxoia) ;autorea-titulua (eredu kontinentala).
  • Kortesiazko orri zuri bat erantsi bukaeran
  • Idazkera egokia eta zuzena erabili
  • Zaindu ortografia eta Euskaltzaindiaren arauak
  • Atalak eta azpiatalak bereiztu
  • Oin-oharrak erabili, baina  beharrezkotzat jotzen duzun informazio gehigarrirako  (zehaztasunak, azalpenak…egiteko) baino ez.

Lan akademiko motak

Oro har, bi motatakoak dira

1.- Azalpenezko lanak edota lan didaktikoak. Bere ezaugarri nagusiak dira:

  • Informazioa bildu, irakurri eta aztertu ostean, datuak erlazionatzea du helburu.
  • Helburu informatiboa edota didaktikoa duenez, sintesi lan ona egin beharko duzu.
  • Ondorioetan,  gaiaren inguruko ikuspegia berria eskaini ahalko duzu, landu eta aztertu ostean bildutako eta hautatutako informazioa. Egokia da, halaber,   etorkizuneko aurreikuspena egitea eta aipatzea, adibidez, lantzeke dauden alderdiak edota gaiak aurrerantzean hartuko duen noranzkoa. Horretarako,  baliagarria izango zaizu metodo induktiboa (partikularretik- adibideetatik- orokorrera) erabiltzea.
  • Egitura ohikoena: SARRERA (gai nagusiaren nondik norakoa+helburuak+hipotesiak+gaia nola garatuko den); GORPUTZA (ondo antolatutako informazio zehatza eta argia; informazioa antolatzeko ereduak: kronologikoa, analitikoa (hainbat alderdi aztertzen dituena), kausa-ondoriozkoa, aurkaritzazkoa (datu edo teoriak kontrajarrien azaltzea); AMAIERA ( azaldutakoaren puntu nagusiak azpimarratzea; ondorio batzuk nabarmentzea; proposamenak egitea…. ). Egitura koherentea behar du izan, hau da, helburuak eta ondorioak uztartzen dituena.

2.- Lan analitikoak. Bere ezaugarri nagusiak dira:

  • Gai zehatz baten ikerketa da. Horretarako,  iturriak (dokumentuak, ikerketa zientifikoak, frogantza datu bat…) erabiliko dituzu lan hipotesi  sendoa  egiteko edo gaiaren gaineko ikuspegi propioa eskaintzeko.
  • Metodo deduktiboaz  (orokorretik partikularrera) baliatuko zara.
  • Egitura ohikoena da: SARRERA (xedearen aurkezpena+ garapen plana+ arazoaren azalpena );  GARAPENA  (informazioaren antolaketa +argudiatzea: tesia/antitesia/sintesia;  hipotesia/frogantza/tesia) + EBAZPENA (balioespena+ epilogoa). Aurrekoan esan bezala, garrantzitsua da egitura koherentea izatea, hau da, helburuak eta ondorioak uztartzea ahalbidetzen duena.

Zenbait gomendio

Testu eraginkorra osatu beharko duzu, erraz irakurtzen eta ulertuko dena, eta era berean, irakurlearen arreta bereganatuko duena. Horretarako, kontuan izan behar da, PREST Unibertsitateko komunikaziorako gaitasunen eskuliburuaren arabera:

  • Ideien antolaketa egokia eta hurrenkera  logikoa
  • Informazioaren kudeaketa egokia. Horretarako informazio ezaguna eta informazio berria egoki josi behar dira. Lehendabizikoak idazkiaren barne-kohexioa ekarriko du; eta bigarrenak, ordea, diskuskurtsoaren aurrerabidea ziurtatuko du.
  • Testu pasarteak lotzeko baliabideak: konektore diskurtsiboak, menderagailuak…