Aurkeztu baino lehen, komeni da lan osoa gainbegiratzea.
-Praktikoa da Officearen zuzentzailea erabiltzea. Horrela, huts ortografikoak edota hanka sartzeak zuzenduko dituzu.
-Birpasatu zati guztiak. Batzuetan, lagungarria da ozenki irakurtzea, adierazpide desegokiak (esaldi bukatu gabeak, zentzu bako pasarteak, anakolutoak…) zuzentzeko. Gogoan izan ez dela komeni 800 hitz baino gehiago izatea.
– Komeni da aurkeztu aurretik, inprimatzea eta begiztatzea.
– Erakutsi beste pertsona batzuei, eta jaso euren iritzia.
– Ez ahaztu deigarria, erakargarria eta ulergarria izan behar dela.
– Zaindu fondoaren eta letren koloreak (kontrasteak).
– Erabili markoak- tamaina berekoak- zatiak bereizteko (11 hitz lerroko; 10 esaldi gehienez ere).
– Nabarmendu tituluak letra lodiz eta tamaina handiagoan.
– Erabili kurtsiboak, behar izanez gero.