Posterra egiten hasi baino lehen, pentsatu beharko duzu honetan guztian:
-Posterrarekin zer transmititu nahi duzun;
-Zein den lan edota ikerketaren berrikuntza;
-Zer nolako entzuleria izango duzun, gaiaz zer dakiten; zer nolako interesak dituzten, etab.
-Non aurkeztuko den; zein den formatu egokiena; zein tamaina izan behar duen; zein distantziatara irakurri behar den; leku horretan argi naturalik egongo den ala ez …
-Zein erakundetarako egingo den; erakundeak zelan nahi duen gauzatzea; noizko bukatu behar den…