Esparru akademiko eta profesionalean egindako lanaren laburpen grafikoa da. Euskarri egokia da ikerketen ahozko aurkezpenak egiteko.
Hurrengo atalak izan ohi ditu:
-Izenburu laburra
-Sarrera: ikerketaren hurbiltze lana: zer ikertuko den; aurrekariak; zergatik den interesgarria; non egin den ikerketa…
-Lanaren nondik norakoak. Bertan jasoko dituzu:
1.- Helburuak: ikerketaren helburuak zeintzuk diren
2.- Ikerketa bideratu duten galderak
3.- Metodologia: ikerketa faseak; lagina zelan hautatu den …
4.- Emaitzak. Oro har, grafikoen bidez adierazi ohi dira. Argiak eta ulergarriak izan behar dira. Bertan lortutako datu kualitatibo eta kuantitatiboak adieraziko dira, inongo baloraziorik gabe.
5.- Ondorioak: Atal honetan konparatu beharko dituzu ikerketaren hipotesiak eta lortutako datuak edota emaitzak. Maiz, ikerketa bide berriak proposatzen dira.
6.- Bibliografia. Erabili diren informazio iturri guztiak jaso behar dituzu.
7.- Eskerrak. Atal honetan zehaztuko dituzu diruz lagundu duten erakunde guztiak edota ikerketa aurrera eramaten lagundu duten enpresa publiko edota pribatuak.
8.- Helbide elektronikoa. Komeni da helbide elektronikoa jartzea, jendeak interesik izanez gero, jakin dezan nora jo behar duen.
www.occ.upf.edu/img/imatges_cms/manualposters.pdf