Iritzi artikuluen gainean jakin behar duzu:
Zein helburu komunikatibo duten
Nahiz eta iritzi artikuluak, berez, kazetaritzaren alorrekoak diren, noiz edo noiz esparru akademikoan ere idatzi beharko dituzu. Bai batean, bai bestean helburu komunikatiboa bera dugu: informatzea eta iritzia ematea. Horregatik, oro har, egunerokotasun handiko gertakarien berri eman ohi dute eta gainera, horien gaineko iritzi pertsonalak eskaini.
Zein ezaugarri duten
- Zehatzak, argiak eta koherenteak dira. (En castellano, se suele decir que responden a las tres ces: conciso, claro y coherente)
- Bi helburu dituzte: informatzea eta iritzia ematea.
- Irakurleen aldez aurretiko ezagutza gutxinekoa (hiztegi eta kultur mailakoa) eskatzen dute.
- Gertakariak edota datuak baino, ideiak eta iritziak jorratzen dituzte. Hala, gertakizunetatik plateamendu teoriko, politiko edota kulturak ondorioztatzen dituzte.
- Iruzkin eta balorazioak egiten dituzte.
- Adierazpen-askatasun handia dute ezaugarri.
Zein baliabide linguistiko edota diskurtsiboa erabiltzen duten
- Argudiozko testuen egitura izan ohi dute, nahiz eta tarteka-marteka, azalpenezko testuen egitura baliatu beharko duzu, kontzepturen bat edo beste azaltzeko.
- Baliabide estilistikoak ohikoak direla, hala nola, metaforak, hiperboleak.
- Hiztegi jasoa/landua .
- Hausnarketak direnez, lehenengo pertsonan idatzi ohi dire. Dena den, sarri, elkarreragina sustatzeko, bigarren pertsona (hartzaile/irakurlearen pertsona) ere erabiltzen da.