Ahozko diskurtsoa egoki osatzeko gomendioak


Ahozko diskurtso egokia osatzeko gomendioak:

  • Aldez aurretik planifikatusaiakerak egin diskurtso koherentea, kohesionatua, zuzena eta egokia osatzeko.
  • Erabili areto osoan ondo entzuteko moduko tonua eta zaindu intonazioa, monotonoa izan ez dadin.
  • Gogoan izan entzuleriak zer edo zer ikasi/deskubritu beharko duela.
  • Erabili gai, ikuspegi, formatu… berritzailea.
  • Erabili hiztegi argia, zehatza eta egokia.
  • Hitz egin bitartean, erabili eskemak edota irakurketa-fitxak. Une batean  galduz gero, lagunduko dizute diskurtsoaren hariari berriz ere heltzen.
  • Begiratu jendeari (ez galdu kontaktu bisuala).
  • Zaindu ez ahozko-komunikazioa: keinuak, janzkera, jarrera…
  • Naturaltasunez jokatu , baina, betiere, testuingurua  kontuan izanda.
  • Erabili aipuak, galdera erretorikoak, anekdotak… jendea asper ez dadin eta  arretaz entzun diezazun.
  • Bukaeran eskertu entzunleriari  bere arreta eta interesa. Horrez gain,  komeni da pertsona ezagun baten aipuren bat baliatzea, baita esker-formularen bat edo beste ere.
  • Planifikatu irudien/baliabide digitalen munta/garrantzia  zure aurkezpenean. Gogoan izan:
  1. Ahozko diskurtsoa testu idatziaren parekoa dela, hau da, power-pointak (euskarri digitalak) ez duela ahozko diskurtsoa ordezkatu behar. 
  2. Irudiak testua osatu edota laburtzeko erabili behar direla.
  3. Informazio garrantzitsuena edota adierazgarriena baino ez duzula jaso behar.
  4. Formatu edota letra mota irakurterraza erabili.
  5. Eskemak edo grafikoak oso lagungarriak izan ahal direla.
  6. Koloreek edota formatuek ikusleriaren arreta piztu ahal dutela.

Erabilitako bibliografia:

BRIZ, A. (koord.) (2008). Saber hablar. Madrid: Aguilar.

LLAMAS SAÍZ, C.; MARTÍNEZ PASAMAR, C.; TABERNERO SALA, C. (2012). La comunicación académica y profesional. Usos, técnicas y estilo. Pamplona: Thomson Reuters Aranzadi.

VILÁ I SANTASUSANA, M (koord.) (2005). El discurso oral formal. Contenidos de aprendizaje y secuencias didácticas. Barcelona: Graó.