Debatearen faseak


Sarrera fasea

Debate eguna heltzen denean, moderatzaileak hasiera emango dio debateari, arautegia gogoratu, eta debate-gaiaren formulazio zehatza egin. Ondoren, parte-hartzaileak aurkeztuko ditu eta une horretan bertan hasiko da defentsa taldeko lehenengo esataria berba egiten.

Debatearen lehen fasea: diskurtso sustantiboak

Defentsa taldeko lehenengo esatariak zortzi minutu izango ditu lehen diskurtso substantiboa osatzeko eta bigarren esatariarenaren aurkezpena egiteko. Diskurtso substantiboek lauzpabost argudio dituzte, debate-gaian planteatutako mozioa onartzera edo errefusatzera eramango dutenak. Argudioetarako probak baliatuko dira, hots, adibideak, irudiak, estatistikak, analogiak, adituen iritziak. Horrez gain, argudio bakoitzak izan behar ditu propio bereizitako sarrera eta ondorioa. Fase honetan, errefusatze argudioak ere aurkeztuko dira, gero, oposizioko taldekideen argudioen kontra erabiliko direnak.

Debatearen bigarren fasea: ezeztatze diskurtsoak

Oposizio taldeko lehengo esatariak lau minutu izango ditu ezeztatzearen argudioak garatzeko. Jarraian, defentsa eta oposizio taldekideak txandakatuko dira ezeztatze diskurtsoaren fasean. Fase honetan ezin da argudio berririk eskaini; hortaz, talde bakoitzak defendatuko ditu bere argudioak eta kolokan jarriko aurkariek garatutako argudioak.

Debatearen azken fasea: amaiera

Epaileek erabakiko dute zein taldek irabazi duen. Horretan ari diren bitartean, ikusleek parte hartu ahal dute defentsa eta oposizio taldekideei galderak eginez. Behin erabakita zein den talde irabazlea, horren berri emango du epaimahaikide batek. Epaian, txapelduna nor den esateaz gain, adieraziko ditu talde bakoitzaren alde sendoak eta ahulak, baita horiek hobetzeko gomendioak ere.

Galtzaileak irabazleengana hurbilduko dira eta zorionduko dituzte.