Ahozko diskurtso egokia osatzeko gomendioak:
- Aldez aurretik planifikatu, saiakerak egin diskurtso koherentea, kohesionatua, zuzena eta egokia osatzeko.
- Erabili areto osoan ondo entzuteko moduko tonua eta zaindu intonazioa, monotonoa izan ez dadin.
- Gogoan izan entzuleriak zer edo zer ikasi/deskubritu beharko duela.
- Erabili gai, ikuspegi, formatu… berritzailea.
- Erabili hiztegi argia, zehatza eta egokia.
- Hitz egin bitartean, erabili eskemak edota irakurketa-fitxak. Une batean galduz gero, lagunduko dizute diskurtsoaren hariari berriz ere heltzen.
- Begiratu jendeari (ez galdu kontaktu bisuala).
- Zaindu ez ahozko-komunikazioa: keinuak, janzkera, jarrera…
- Naturaltasunez jokatu , baina, betiere, testuingurua kontuan izanda.
- Erabili aipuak, galdera erretorikoak, anekdotak… jendea asper ez dadin eta arretaz entzun diezazun.
- Bukaeran eskertu entzunleriari bere arreta eta interesa. Horrez gain, komeni da pertsona ezagun baten aipuren bat baliatzea, baita esker-formularen bat edo beste ere.
- Planifikatu irudien/baliabide digitalen munta/garrantzia zure aurkezpenean. Gogoan izan:
- Ahozko diskurtsoa testu idatziaren parekoa dela, hau da, power-pointak (euskarri digitalak) ez duela ahozko diskurtsoa ordezkatu behar.
- Irudiak testua osatu edota laburtzeko erabili behar direla.
- Informazio garrantzitsuena edota adierazgarriena baino ez duzula jaso behar.
- Formatu edota letra mota irakurterraza erabili.
- Eskemak edo grafikoak oso lagungarriak izan ahal direla.
- Koloreek edota formatuek ikusleriaren arreta piztu ahal dutela.
Erabilitako bibliografia:
BRIZ, A. (koord.) (2008). Saber hablar. Madrid: Aguilar.
LLAMAS SAÍZ, C.; MARTÍNEZ PASAMAR, C.; TABERNERO SALA, C. (2012). La comunicación académica y profesional. Usos, técnicas y estilo. Pamplona: Thomson Reuters Aranzadi.
VILÁ I SANTASUSANA, M (koord.) (2005). El discurso oral formal. Contenidos de aprendizaje y secuencias didácticas. Barcelona: Graó.