Zenbait gomendio 1498


Aurkeztu baino lehen, komeni da lan osoa gainbegiratzea.

Idaztankera eta estiloaren errebisioa

– Praktikoa da Officearen zuzentzailea erabiltzea. Horrela huts ortografikoak edota hanka sartzeak zuzenduko dituzu.

– Birpasatu zati guztiak. Batzuetan, lagungarria da ozenki irakurtzea, adierazpide desegokiak (esaldi bukatu gabeak, zentzu bako pasarteak, anakolutoak…) zuzentzeko. Gogoan izan ez dela komeni 800 hitz baino gehiago izatea.

Formatuaren errebisioa

– Komeni da aurkeztu aurretik, inprimatzea eta begiztatzea.

– Erakutsi beste pertsona batzuei, eta jaso euren iritzia.

– Ez ahaztu deigarria, erakargarria eta ulergarria izan behar dela.

– Zaindu fondoaren eta letren koloreak (kontrasteak).

– Erabili markoak- tamaina berekoak- zatiak bereizteko (11 hitz lerroko; 10 esaldi gehienez ere).

– Nabarmendu tituluak letra lodiz eta tamaina handiagoan.

– Erabili kurtsiboak, behar izanez gero.