Edozein lan akademikotan bezala, hiru fase bereizten dira. Berez ez dira sekuentziak, prozesua zirkularra delako, hiru faseak behin eta berriz errepikatzen direlako idazlearen beharren arabera.
PLANIFIKAZIOA
Hasi baino lehen,
1.- Baloratu behar duzu:
- Lanaren ezaugarriak: luzera, gaia, noizko aurkeztu behar duzun…
- Zer dakizun gaiaz
- Bibliografía edo beharrezko datuak eskura dituzun ala ez (gerta daiteke beharrezko duzun informazioa/liburuak/artikuluak/datuak eskura ez izatea edo zaila izatea lortzen)
- Norentzat den eta non aurkeztu behar duzun, baita zer lortu nahi duzun ere.
- Erabili beharreko erregistroa eta tonua
2.- Jaso ideia nagusiak eta balizko antolaketa. Bien bitartean, irakurri eskura duzun informazioa. Horretarako,
- Bibliografía oinarrizkoa eta beharrezko datuak/txostenak/inkestak bildu
- Fitxa bibliografikoak egin eta bertan jaso erabiliko duzun informazioa edota erreferentzia bibliografiko guztiak (autorea, argitaletxea, urtea, orrialdea….)
- Hasi antolatzen eta egituraketa egokiena garatzen
TESTUALIZATZEA
- Behin eskema eginda eta oinarrizko bibliografia irakurrita, hasi idazten.
- Erabili testu prozesadoreak, lana errazten dutelako. Lagunduko dizute informazioa biltzen eta antolatzen («corta y pega»).
- Baliatu azalpenaz eta argumentazioaz (beharrezkotzat joz gero)
- Baloratu eta aztertu irakurleek gaiaz zer dakiten (zure abiapuntua) eta zer ekar dezakezun (zure lanaren helburua)
- Zaindu informazioaren progresioa
- Zaindu ideien eta idatzi osoaren koherentzia eta egokitasuna
- Idatzi modu ulergarrian, sahiestu estilo ponposoa
- Gorde Euskaltzaindiaren arauak eta zaindu puntuazioa
- Erabili baliabide desberdinak
BERRIKUSTEA
- Ez utzi bukaerarako berrikuspena. Idatzi ahala, berrikusi. Gutxienez, bitan berrikusi beharko duzu lan osoa.
- Urrundu testutik eta irakurlearen rola hartu, idazkia baloratzeko: Ulergarria da? Zuzena da? Egokia da? Lagungarria suerta dakizuke beste ikaskide/ezagun batek idazkia irakurtzea. Aztertu eta baloratu bere proposamenak eta, gero, horien arabera beharrezkotzat jotzen dituzun aldaketak egin.
- Bereziki berrikusi: informazioaren progresioa eta hierarkizazioa (ezagunetik ezezagunera); koherentzia (informazioa, itxura, estiloa…); lotura logikoa (konektore egokienak ); zuzentasuna (gramatika, hiztegia, puntuazioa…).
- Gogoan izan, ondorioetan, agertu behar duzula lan osoan jasotako informaziotik eta ekarritako datu objektiboetatik ondorioztatzen dena.