Lan akademikoak egiteko, hiru fase bereizten dira. Berez ez dira sekuentziak, prozesua zirkularra delako, hiru faseak behin eta berriz errepikatzen direlako idazlearen beharren arabera.
PLANIFIKAZIOA
Hasi baino lehen,
1.- Baloratu behar duzu:
- Lanaren ezaugarriak: luzera, gaia, noizko aurkeztu behar duzun…
- Zer dakizun gaiaz
- Bibliografia eskura duzun ala ez (gerta daiteke beharrezko duzun informazioa/liburuak/artikuluak eskura ez izatea edo zaila izatea lortzen)
- Norentzat den eta non aurkeztu behar duzun, baita zer lortu nahi duzun ere.
- Erabili beharreko erregistroa eta tonua
2.- Jaso ideia nagusiak eta balizko antolaketa. Bien bitartean, irakurri adituek idatzitakoa gaiaren gainean, zure ezagutza hobetzeko eta handitzeko. Horretarako,
- Bibliografia oinarrizkoa bilatu
- Fitxa bibliografikoak egin eta jaso aipuak (testualak eta parafraseatutakoak), grafikoak, zehaztasun bibliografiko guztiak (autorea, argitaletxea, urtea, orrialdea….)
- Hasieratik sintetizatu edota laburtu
- Zehaztu eta mugatu gaia
- Hasi antolatzen eta egituraketa egokiena jorratzen
TESTUALIZATZEA
- Behin eskema eginda eta oinarrizko bibliografia irakurrita, hasi idazten. Ez da beharrezkoa lehen puntutik hastea.
- Erabili testu prozesadoreak, lana errazten dutelako. Lagunduko dizute informazioa bilatzen eta antolatzen (“corta y pega”).
- Ez kezkatu informazioak gainezka egiten badizu. Oro har, ohikoa da digresioak, gaiaren beste ikuspegi batzuk agertzea, hierarkia berriak… Komeni da, hasieran, guztia jasotzea; gero erabakiko duzu zer erabili eta zer ezabatu.
- Baliatu azalpenaz eta argumentazioaz
- Baloratu eta aztertu irakurleek gaiaz zer dakiten (zure abiapuntua) eta zer ekar dezakezun (zure lanaren helburua)
- Zaindu informazioaren progresioa
- Zaindu ideien eta idatzi osoaren koherentzia eta egokitasuna, baita puntuazioa eta zuzentasuna ere
- Idatzi modu ulergarrian, sahiestu estilo ponposoa
- Erabili baliabide desberdinak
Gogoan izan huts ohikoenak:
- Luzera ez zaintzea.
- Marjinik gabeko lana, justifikatu gabekoa
- Letra tamaina eta lerroartea ez zaintzea
- Ortografía, puntuazio okerra
- Aipuak gaizki baliatzea
- Hizkera ponposoa
BERRIKUSTEA
- Ez utzi bukaerarako berrikuspena. Idatzi ahala, berrikusi. Gutxienez, bitan berrikusi beharko duzu lan osoa.
- Urrundu testutik eta irakurlearen rola hartu, idazkia baloratzeko, : Ulergarria da? Zuzena da? Egokia da? Lagungarria suerta dakizuke beste ikaskide/ezagun batek idazkia irakurtzea. Aztertu eta baloratu bere proposamenak eta, gero, horien arabera beharrezkotzat jotzen dituzun aldaketak egin.
- Bereziki berrikusi: informazioaren progresioa eta hierarkizazioa (ezagunetik ezezagunera); koherentzia (informazioa, itxura, estiloa…); lotura logikoa (konektore egokienak ); zuzentasuna (gramatika, hiztegia, puntuazioa…).
- Gogoan izan, ondorioetan, agertu behar duzula lan osoan jasotako informaziotik eta ekarritako datu objektiboetatik ondorioztatzen dena. Ez egin balorazio subjektiborik.