Memoriaz edo txostenaz jakin behar duzu:
Memorietan edota txostenetan, burutu duzun edo burutuko duzun proiektu edo jarduera baten berri emango duzu. Bertan adierazi beharko dituzu, estilo zuzen eta argian, proiektu/jarduera aurrera eraman aurretiko une nagusiak, jarduera gauzatu bitartekoak eta etorkizunera begirakoak. Batik bat, azalpenezko testuez eta beraien ezaugarriez baliatu beharko zara, nahiz eta tarteka-marteka argudiatu behar.
Idazten hasi baino lehen, ezinbestekoa duzu testuingurua aztertzea eta baloratzea:
- norentzat idatziko duzun edota nork irakurriko duen
- irakurleak zer dakien zuk idatzitakoaz ( irakurlearen aurretiko ezagutza)
- zein helburu komunikatibo duzun, hots, zer komunikatu eta zer lortu nahi duzun txostenarekin
- zenbateko luzera izan behar duen
Ez dago memoria egituratzeko eredu bakarra. Horretarako kontuan izan behar duzu, proiektua jadanik burutua duzun ala etorkizun batean burutuko duzun. Hala, bi balizko egitura duzu.
1.- Jarduera edota proiektua burutu gabe baduzu:
- Sarrera
- Helburuak
- Metodologia (zelan gauzatuko den: bitartekoak, planifikazio faseak, …) eta beraren justifikazioa
- Ondorioak (laburpena)
- Eranskinak
2.- Jarduera edota proiektua jadanik burutua baduzu:
- Sarrera
- Helburuak (gauzatu aurretikoak)
- Helburuen gauzatze prozesua eta horren gaineko hausnarketa, hots, helburuak zenbateraino bete diren, eta bete ez badira, zein izan den arrazoia eta berorren justifikazioa.
- Ondorioak
- Eranskinak
Iturria:
LLAMAS, C.; MARTÍNEZ, C.; TABERNERO, C. (2012). La Comunicación Académica y Profesional. Uso, Técnicas y Estilo. Navarra: Thomas Reuters Aranzadi.
Edozein lan akademikotan bezala agertu behar duzu:
- Azala
- Aurkibidea
- Sarrera
- Lanaren gorputza
- Ondorioak
- Bibliografia
Dena den, idazten hasi baino lehen, galdetu tutoreari jakiteko zelan nahi duen egitura dezazun lana. Hemen oinarrizko zertzeladak baino ez dituzu izango.
1.- Azalean zenbait datu garrantzitsu jarri behar dituzu:
- Unibertsitatea
- Fakultatea
- Izenburua (argia eta erakargarria)
- Egilearen izena (helbide elektronikoa)
- Irakasgaia
- Irakaslearen izena (hautazkoa)
- Ikasturtea
2.- Idazkian orrialdeak zenbatuta egon behar dira. Aurkibidean bertan jasoko da orrikatzea (zenbaki erromatarrez). Komeni da bukaeran egitea.
3.- Sarreran, lanaren gorputzean (edukiaren garapenean) eta ondorioetan zenbait arau jarraitu behar dituzu:
- Orrialdearen ertzak errespetatu
- Alboetako lerrokatzea gorde (ezkerreko eta eskumakoa)
- Lerroartea (1,5 )
- Ahapaldien arteko espazioa zaindu
- Letra mota: Times New Roman (12); Arial (11). Ez ahaztu irakurterreza izan behar dela. Idazki osoan berbera erabili behar duzu.
- Atalak eta azpiatalak bereiztu
4.- Iturriak, oin-oharrak edota bibliografia. Erabili edota kontsultatu dituzun liburu eta errekurtso guztien berri emateko. Informazio hori testuan bertan esplizitoki agertuz gero, aipuen eta oin-oharren bidez adieraziko duzu. Komeni da, edozelan ere, informazio hori guztia bukaeran jasotzea.
5.- Ondorioetan bitara jokatu ahal da: batetik, laburtu ahal duzu testuan idatzitakoa; bestetik, datu enpirikoak jaso eta beraietatik ondorioztutakoa azpimarratu .
6.- Kortesiazko orri zuri bat erantsi bukaeran
7.- Estiloari dagokionez:
- Idazkera egokia eta zuzena erabili
- Zaindu ortografia eta Euskaltzaindiaren arauak
- Gizabidetsua izan