Iritzi artikuluak zer diren; zein ezaugarri duten


Iritzi artikuluen gainean jakin behar duzu:

Zein helburu komunikatibo duten

Nahiz eta iritzi artikuluak, berez,  kazetaritzaren  alorrekoak  diren, noiz edo noiz esparru akademikoan ere idatzi beharko dituzu. Bai batean, bai bestean helburu komunikatiboa bera dugu: informatzea eta iritzia ematea. Horregatik, oro har, egunerokotasun handiko gertakarien berri eman ohi dute eta gainera, horien gaineko iritzi pertsonalak eskaini.

Zein ezaugarri duten
  • Zehatzak, argiak eta koherenteak dira. (En castellano, se suele decir que responden a las tres cesconciso, claro y coherente)
  • Bi helburu dituzteinformatzea eta iritzia ematea.
  • Irakurleen aldez aurretiko ezagutza gutxinekoa (hiztegi eta kultur mailakoa) eskatzen dute.
  • Gertakariak edota datuak baino, ideiak eta iritziak jorratzen dituzte. Hala, gertakizunetatik plateamendu teoriko, politiko edota kulturak ondorioztatzen dituzte.
  • Iruzkin eta balorazioak egiten dituzte.
  • Adierazpen-askatasun handia dute ezaugarri.
Zein baliabide linguistiko edota diskurtsiboa erabiltzen duten
  • Argudiozko testuen egitura izan ohi dute, nahiz eta tarteka-marteka, azalpenezko testuen egitura baliatu beharko duzu, kontzepturen bat edo beste azaltzeko.
  • Baliabide estilistikoak ohikoak direla, hala nola, metaforak, hiperboleak.
  • Hiztegi jasoa/landua .
  • Hausnarketak direnez, lehenengo pertsonan idatzi ohi dire.  Dena den, sarri, elkarreragina sustatzeko, bigarren pertsona (hartzaile/irakurlearen pertsona) ere erabiltzen da.