Erreformulatzaileak


Erreformulazioaren gainean jakin behar duzu:

  • Erreformulatzea zer den
  • Erreformulatzaileen ezaugarriak
  • Erreformulatzaile motak
ERREFORMULATZEA ZER DEN

Testuak idaztean informazio zaharra eta berria josi behar dira. Hori da informazioaren hurrenkera egokiena,  diskurtsoak aurrera egin dezan. Dena den,  idazkian, maiz, atzera-egiteak izaten dira, zenbait kontzeptu argitu beharrean dagoelako. Horregatik, ohikoak dira idazkian errepikapenak  edo erreformulatzeak. Atzerapausoetan aurreko informazioa berrartu,  zehaztu edota argitu egiten da. Ez diraahozko diskurtsoetan bezala, berehalako hitzez hitzezko errepikapenak; baina, hala ere, ohikoak dira, testuen ulermen eta memorizazioa errazten dutelako, eta  horixe da, hain zuzen ere, lan akademikoen xedeetako bat.

Dena den, baliabide hauek idazkera moteldu egiten dute; horregatik,   testua hobeto ulertzeko edo kontzepturen bat argitzeko baino ez dituzu erabili behar, hots, beharrezkoak direnean baino ez.

ERREFORMULATZAILEEN EZAUGARRIAK

Erreformulatzeko markadoreen ezaugarriak:

  • Diskurtsoan,  atzera egitea dakarte berekin
  • Erreferentzia unitateekiko erlazio testuala azpimarratzen dute, testu zatiak kohesionatzen dituztelako , ez gertakariak.
  • Ez dute eduki semantiko berririk sartzenaurretik esandakoaren laburpen trinkotua baizik. Horixe da konektore diskurtsiboetatik bereizten duena: eduki semantiko berririk ez sartzea. Hala, gerta daiteke esapide berbera kategoria bietan agertzea; konektore diskurtsiboen taldean eta erreformulatzaileenean. Kasu horietan,  gogoan izan, lehen esandakoa: lehen kategorian,  informazio berria sartzen den bitartean; bigarrenean, ordea, berrartzen da informazio hori,  ia ezer berririk gaineratu gabe.
  • Erreformulatze funtzioa bete ahal da markadoreak erabilita eta markadoreak esplizituki agertu barik. Erreformulatzaileez barik, baliatu ahal zara hitzez hitzezko errepikapenez edo  kohesio baliabideez (semantikoak edo lexikoak). Horiek adieraziko dizute erreformulazio baten aurrean zaudela.
ERREFORMULATZAILE MOTAK

Bi erreformulatzaile mota daude:

  • Parafrastikoak. Hauek erabiltzen dira aurretik esandakoa parafraseatzeko, hau da, informazioa zabaltzeko (zehaztasun berriak eskainiz)  edo trinkotzeko.
  • Ez parafrastikoak. Hauek erabiltzen dira aurretik esandakoa errektifikatzeko edo ikuspuntuz  aldatzeko, egiazkotasun edo egokitasunaren aldetik aproposak ez direlako. Horrelako kasuetan,  markadoreen bitartez egin behar dira, nahitaez, erreformulazioak.

Ugariak eta kategoria askotarikoak  dira erreformulatzaileak:

– ErrepikatzekoakGorago adierazi bezala; Esan/Ikusi/Aztertu/Adierazi dugunez;     Arestian/Lehen aipatu/esan  bezala; …

– ParafrasiakBeste era batean esanda; hau da; hots; alegia…

– Ondorioak berrestekoakhala (bada); horren ondorioz…

– Laburbiltzekoaklaburbilduz; laburtuz; labur esanda; laburtu nahian; hitz gutxitan…

– Errektifikatzekoakberez; egia esanda; benetan; egiatan; are gehiago…

– Urruntzekoak: edozelan ere; azken finean; azken batean…