Debateaz mintzo gara:
-parte-hartzaile bik edo gehiagok gai beraren gainean ikuspuntu baztertzaileak defendatzen dituztenean;
-parte-hartzaile bakoitzak azaltzen dituenean bere ikuspegiaren alde positiboak eta agerian uzten dituenean bere aurkariarenaren alde negatiboak, entzuleria/ikusleria aurrean duelarik. Hortaz, norberaren argudioak defendatzean datza eta, aldi berean, aurkariarenak errefusatzean.
-entzuleria limurtu nahia dagoenean.
Aurkezten diren argudioak sendoak eta balizkoak izan behar dira. Hala, esatari bakoitzak argudioak funtsatzen dituzten ebidentziak aipatuko ditu, bere probak osatuko dituztenak. Hori lortzeko, baliabide erretorikoak eta logikoak erabiliko ditu. Argudioen kalitatea zehaztuko dute esatariak aipatutako ebidentziek eta erabilitako arrazoibideek (bereziki, horien koherentziak, eraginkortasunak eta argitasunak). Argudio horietarako, garrantzitsua da pentsabidearen estrategia onak, aurkariarenak baino hobeak, baliatzea, irakurlea limurtzeko asmoz.