Memoria zelan burutu


Edozein lan akademikotan bezala, hiru fase bereizten dira. Berez ez dira sekuentziak, prozesua zirkularra delako, hiru faseak behin eta berriz errepikatzen direlako  idazlearen beharren arabera.

PLANIFIKAZIOA

Hasi baino lehen,

1.- Baloratu behar duzu:

  • Lanaren ezaugarriak: luzera, gaia, noizko aurkeztu behar duzun…
  • Zer dakizun gaiaz
  • Bibliografía edo beharrezko datuak eskura dituzun ala ez (gerta daiteke beharrezko duzun informazioa/liburuak/artikuluak/datuak eskura ez izatea edo zaila izatea lortzen)
  • Norentzat den eta non aurkeztu behar duzun, baita zer lortu nahi duzun ere.
  • Erabili beharreko erregistroa eta tonua

2.- Jaso ideia nagusiak eta balizko antolaketa. Bien bitartean, irakurri eskura duzun informazioa. Horretarako,

  • Bibliografía oinarrizkoa eta beharrezko datuak/txostenak/inkestak bildu
  • Fitxa bibliografikoak egin eta bertan jaso  erabiliko duzun informazioa edota erreferentzia bibliografiko guztiak (autorea, argitaletxea, urtea, orrialdea….)
  • Hasi antolatzen eta egituraketa egokiena garatzen
TESTUALIZATZEA
  • Behin eskema eginda eta  oinarrizko bibliografia irakurrita, hasi idazten.
  • Erabili testu prozesadoreak, lana errazten dutelako. Lagunduko dizute   informazioa biltzen eta antolatzen («corta y pega»).
  • Baliatu azalpenaz eta argumentazioaz (beharrezkotzat joz gero)
  • Baloratu eta aztertu irakurleek gaiaz zer dakiten  (zure abiapuntua) eta zer  ekar dezakezun (zure lanaren helburua)
  • Zaindu informazioaren progresioa
  • Zaindu ideien eta idatzi osoaren koherentzia eta egokitasuna
  • Idatzi modu ulergarrian, sahiestu estilo ponposoa
  • Gorde Euskaltzaindiaren arauak eta zaindu puntuazioa
  • Erabili baliabide desberdinak
BERRIKUSTEA
  • Ez utzi bukaerarako berrikuspena.  Idatzi ahala, berrikusi. Gutxienez, bitan berrikusi beharko duzu lan osoa.
  • Urrundu testutik eta irakurlearen rola hartu, idazkia baloratzeko: Ulergarria da? Zuzena da? Egokia da? Lagungarria suerta dakizuke beste ikaskide/ezagun batek idazkia irakurtzea. Aztertu eta baloratu bere proposamenak eta, gero, horien arabera beharrezkotzat jotzen dituzun aldaketak egin.
  • Bereziki berrikusi: informazioaren progresioa eta hierarkizazioa (ezagunetik ezezagunera); koherentzia (informazioa, itxura, estiloa…); lotura logikoa (konektore egokienak ); zuzentasuna (gramatika, hiztegia, puntuazioa…).
  • Gogoan izan,  ondorioetan,   agertu behar duzula lan osoan jasotako informaziotik eta ekarritako datu objektiboetatik  ondorioztatzen dena.