Iritzi artikulua zelan idaz daitekeen


Artikulua idatzi baino lehen, kontuan izan behar duzu:

  • zertaz idatzi nahi duzun. Oro har, kontu polemikoak dira, bai gizartean hala ikusten direlako, bai zuri hala iruditzen zaizkizulako. Unean uneko kontuak dira. Hala, bada,  egunerokotasun handiko kontua izateak  piztuko du irakurlearen interesa eta arreta.
  • defendatu nahi duzun  ikuspuntua. Ez ahaztu zure xede komunikatiboa dela irakurlea limurtzea, berak zure ikuspuntua uler eta defenda dezan, zurekin bat eginda.
  • kontrako ikuspuntua defenda dezakeen aurkaria zehaztea. Horretan pentsatzeak lagunduko dizu arrazoibidea osatzen eta eraikitzen.
  • limurtze prozesua zehaztea. Pentsatu beharko duzu zein estrategia erabiliko duzun zure ikuspuntua defendatzeko: tesia, aldeko argudioak, kontrako argudioak, aipuak…

Honek guztiak lagunduko dizu eskema eta ziriborro  bat osatzen eta eraikitzen.

Gogoan izan idazleek denboratxoa hartzen dutela euren artikuluak idatzi behar dituztenean. Gehienetan, ziriborro bat baino gehiago osatu beharrean egoten dira, harik eta euren helburua betetzen duten arte. Horrek esan nahi du pazientziaz idatzi beharko duzula, eta segurutik, orriak alferrik  beteko dituzula, lortu arte. Hortaz,  oso zaila da lehendabiziko saiaketan artikulu osoa zuzen eta egoki ateratzea,  ez ahaztu.

Bestalde, gogoan izan  idazkia zuzena eta egokia izateaz gain, koherentea izan behar dela. Hau da, irakurleak ulertu beharko duela zure arrazoibidea, Horretarako,  lagungarria gerta dakizuke konektore aproposenak aukeratzea  eta kohesio-mekanismoak   egoki erabiltzea, informazio zaharraren eta berriaren arteko harremana eta oreka manten dadin.

Behin idatzita, ez entregatu tutoreari, ondo berrikusi arte.